150gr.ARTE ESZENIKOAK AZOKAN 2019. Jaialdiaren deialdia

PEZ LIMBOk, FACTORIA DE FUEGOS eta EL MONO HABITADOrekin batera

gonbidatzen zaitugu parte hartzera

150gr. ARTE ESZENIKOAK AZOKAN ekimenaren beste edizio batean,

2019ko abenduaren 26tik 28ra bitartean, Vitoria-Gasteizen

Aurkezteko epea: Irailaren 18tik urriaren 18era

Mesedez, deialdiaren oinarriak irakurri eta helarazi zure proposamena

eta eskaera helbide honetara:

festival150gr@gmail.com

deskargatu 150gr.eskaera

PEZ LIMBOk, FACTORIA DE FUEGOS eta EL MONO HABITADOrekin batera, programatu eta koordinatuko du gaur egungo hainbat proposamen eszeniko erakustea azoka bateko erabiltzen ez diren saltokietan.

Artista eszenikoen bila ari gara: antzezleak, dantzariak, performers, zuzendariak, antzerki konpainiak, argiteria eta soinu diseinatzaileak, eszenografoak, … Hau da, programa honen barruan jatorrizko formatu txikiko piezak aurkezteko interesa dutenak.

BALDINTZA OROKORRAK

1. Parte-hartzaileek hurrengo dokumentazioa bidali behar dute festival150gr@gmail.com helbidera

– Izen-emate fitxa

– JPG argazkia kalitatea onean

– Bideoaren lotura

– Faktura egingo duen entitatea eta fakturatze modua

2. Piezak ezin dira 25 minutu baino luzeagoak izan. Ikuskizunak sortzez formatu laburrekoak izan behar dira, ez da onartuko formats luzeko piezen zatirik.

3. Tokia txikiak eta basuak direnez, antzezlanak dagokien lekuei egokitu behar dira. Tokien argazkiak ikusteko klikatu hemen.

4. Behar teknikoak minimoak izango dira. Antolatzaileek lekuaren oinarrizko egokitzapena egingo dute, baita muntaketarako laguntza teknikoa eman ere. Hala ere, parte hartzaileak arduratuko dira euren eszenografa, tresneria eta behar tekniko bereziak eramateaz.

5. Antolatzaileek ez dute inolaz ere teknikari bat jarriko saioetarako.

6. Piezek edozein estilo edota formatu izan dezakete, beti ere ARTE ESZENIKOEN terminoaren baitakoak badira. Proiektuak baloratuko dira sormen, berezitasun eta irisgarritasunaren arabera.

7. Piezak aukeratzeko bideo ikustea ezinbestekoa izango da, beraz bidal ezazue bideo esteka batnahiz eta entsegu batekoa izan.

8.Antolakuntzak 12 proposemena aukeratuko ditu. Konpainia edo parte-hartzaile bakoitzak bere ikuskizuna egun bakarra egingo du. Piezek begiztan aurkezteko aukera izan beharko dute, hau da, saio batzuk jarraian egin ahal izan beharko dira egun berean; kopurua iraupenaren eta bideragarritasun tekniko eta artistikoaren pentzuan egongo da, hala ere, eguneko 4 saio egin beharko dira, gutxienez.

9. Antolakuntzak aurreikusten du konpainia edo parte-hartzaile bakoitzari eguneko 450 euro (zergak barne) ordaintzea. Baina Jaialdiaren gauzatzea dirulaguntza jasotzearen menpe egongo da. Ondorioz, aipaturiko dirulaguntza jasoz gero, eta kantitateak horrela ahalbidetuz gero, parte-hartzaileei katxe handiagoa ordainduko zaie.

10. Ez dira kontuan hartuko umeentzako piezak.

11.Aukeratuek fakturatzeko ahalmena izan behar dute.

12.Antolakuntza salbuetsita dago edozein arduraren aurrean, aurkeztutako obren jabego intelektualari zein legalari dagokionez, eta talde, konpainia edo artistak beraiek izanen dute edozein kudeaketa entitatek kudeatutako egile- eta ekoizle-eskubideak betetzeko ardura.

PARTE-HARTZAILEENTZAKO BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK:

1, Aforoa mugatua da, ikusleak saltokiaren barruan izango dira.

2, Jaialdia egiten den azokan hotz egiten du; hala ere, hotzari aurre egiteko saiatzen gara saltokiak epeltzen.

3. Jaialdia hiru egunetan izango da, abenduaren 26tik 28era bitartean.

PROPOSATUTAKO DATEN ARTEN BATEN BAT NAHIGO BADUZU, ADIERAZI IZENA EMATEKO FITXAN!

4.Urriaren azken asteanharremanetan jarriko gara aukeratutako artistekin. Adi egon e-mailarekin, mesedez!

Jaialdiaren informazio gehiago jaso edo espazioen ideia bat egin nahi baduzu, 3.edizioaren bideo bat ikusi ahal duzu esteka honen bidez:

video Festival 150gr.