150gr.ARTE ESZENIKOAK AZOKAN 2020. Jaialdiaren deialdia

Gonbidatzen zaitugu parte hartzera

150gr. ARTE ESZENIKOAK AZOKAN

ekimenaren beste edizio batean.

Pez Limbok eta El mono Habitadok, Gasteizko Udalarekin elkarlanean,

formatu txikiko ikuskizun jaialdi bat programatu eta koordinatuko dute;

aurreikusita dago Gasteizen izatea

2020 abenduaren 28an, 29an eta 30ean.

Aurkezteko epea: Abuztuaren 24tik irailaren 30era

Mesedez, deialdiaren oinarriak irakurri eta bete izena emateko

formularioa

OHARRA: aurreko edizioak azoka batean egin izan dira. Aurten, COVID-19a dela eta, beste leku bat bilatu behar dugu. Espazio hori zehaztu gabe dago oraindik, baina edozein dela ere Jaialdiaren formatuari eta espirituari eutsiko diegu, uneoro indarrean dauden osasun-protokoloak errespetatuz.

Nolanahi ere, Jaialdia egitea egoeraren bilakaeraren mende egongo da, eta, ondorioz, hura egiteko unean osasun-gomendioen mende ere bai.

BALDINTZA OROKORRAK

1. Parte-hartzaileek honako formulario hau bete beharko dute. Formularioan ezinbestekoa da honako hauek eranstea:

– Ikuskizun osoaren bideorako esteka bat

– Faktura egingo duen entitatea eta fakturatze modua

2. Piezak ezin dira 25 minutu baino luzeagoak izan. Ikuskizunak sortzez formatu laburrekoak izan behar dira, ez da onartuko formats luzeko piezen zatirik.

3. Jaialdia non egingo den zehazteke dago oraindik. Nolanahi ere, espazioak txikiak eta altuera txikikoak izango dira. Lanek proposatutako espazioetara egokitzeko aukera izan behar dute.

4. Behar teknikoak minimoak izango dira. Antolatzaileek lekuaren oinarrizko egokitzapena egingo dute, baita muntaketarako laguntza teknikoa eman ere. Hala ere, parte hartzaileak arduratuko dira euren eszenografa, tresneria eta behar tekniko bereziak eramateaz.

5. Antolatzaileek ez dute inolaz ere teknikari bat jarriko saioetarako.

6. Piezek edozein estilo edota formatu izan dezakete, beti ere ARTE ESZENIKOEN terminoaren baitakoak badira. Proiektuak baloratuko dira sormen, berezitasun eta irisgarritasunaren arabera.

7. Piezak aukeratzeko bideo ikustea ezinbestekoa izango da, beraz bidal ezazue bideo esteka bat nahiz eta entsegu batekoa izan.

8. Antolakuntzak 12 proposemena aukeratuko ditu. Konpainia edo parte-hartzaile bakoitzak bere ikuskizuna egun bakarra egingo du. Piezek begiztan aurkezteko aukera izan beharko dute, hau da, saio batzuk jarraian egin ahal izan beharko dira egun berean; 5 emanaldi izango dira. Fisikalitate handiko edo iraupen luzeko piezen kasuan (betiere 25 minitukoak, gehienez), 4 emanaldi egingo dira.

9. Antolakuntzak aurreikusten du konpainia edo parte-hartzaile bakoitzari eguneko 600 euro (zergak barne) ordaintzea.

10. Ez dira kontuan hartuko umeentzako piezak.

11. Ezinbestekoa da adieraztea nork jaulkiko duen faktura jaialdian parte hartu ahal izateko.

12.Antolakuntza salbuetsita dago edozein arduraren aurrean, aurkeztutako obren jabego intelektualari zein legalari dagokionez, eta talde, konpainia edo artistak beraiek izanen dute edozein kudeaketa entitatek kudeatutako egile- eta ekoizle-eskubideak betetzeko ardura.

 

PARTE-HARTZAILEENTZAKO BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK:

1. Jaialdia hiru egunetan izango da, abenduaren 28tik 30era bitartean.

PROPOSATUTAKO DATEN ARTEN BATEN BAT NAHIGO BADUZU, ADIERAZI IZENA EMATEKO FORMULARIOAN!

2. Urriaren 21etik 28ra artean harremanetan jarriko gara aukeratutako artistekin. Adi egon e-mailarekin, mesedez!

3. Aforoa mugatua izango da.

4. Antolatzaileek hautatuko ditu jasotako proposamenak asmamen eta originaltasunaren arabera; hartara, sortuko den programa askotarikoa, ausarta eta pizgarria izango da, eskuragarria izateari utzi gabe. Lehentasuna emango zaie beste egoera eta formatu konbentzional batzuetan erakusteko aukerarik ez duten piezei, bai eta gure lurraldetik gertu bizi diren artistei ere.

Antolatzen dugun jaialdi motari buruz gehiago jakin nahi baduzu,

honako bideo hauek ikus ditzakezu:

150gr. 2014

150gr. 2017

150gr. 2014

harremanetarako: festival150gr@gmail.com