150gr. Jaialdia 2023. DEIALDIA

150gr. ARTE ESZENIKOAREN JAIALDIA

El mono habitado eta Pez Limbok, Gasteizko Udalarekin elkarlanean, 

formatu txikiko ikuskizun jaialdi bat programatu eta koordinatuko dute Gasteizen 

2023 abenduaren 27an, 28an eta 29an.

Epea zabalik abuztuaren 6ra arte

Formularioa bidali aurretik, ondo irakurri oinarriak

Jaialdiaren datak eta katxea oinarri horietan agertzen direnak dira. 

Mesedez, interesatuko ez balitzaizu, ez bidali formularioa. Mila esker.

Formularioa

OHARRA: Jaialdiaren lehen edizioak merkatu batean egin ziren. 

Aurten, Montehermoso Kulturgunea izango da kokalekua.

BALDINTZA OROKORRAK

1. Jaialdia Gasteizen 2023ko abenduaren 27an, 28an eta 29an ospatuko da.

2. Deaialdia artista / konpainia profesionalentzat da.

3. Parte-hartzaileek honako formulario hau bete beharko dute. Formularioan ezinbestekoa da honako hauek eranstea:

– Ikuskizun osoaren bideorako esteka bat

– Faktura egingo duen entitatea eta fakturatze modua

4. Antolakuntzak ordainduko du konpainia bakoitzari eguneko 700 euro gehi BEZa ordaintzea.

5. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko bidaiak, dietak eta kontratazioen kostuak.

6. Antolatzaileek bakarrik euren gain hartuko dute Gasteiztik 250 km-ra baino gehiagora bizi diren artisten ostatua.

7. Jaialdiak 12 proposemena aukeratuko ditu. Pieza bakoitzak 4 pase egingo ditu jarraian arratsalde berean. Salbuespen gisa, ahalegin fisiko handia eskatzen duten ikuskizunetan antolaitzeek 3 emanaldi bakarrik egiteko aukera aztertuko dute.

8. Piezak aukeratzeko bideo ikustea ezinbestekoa izango da, beraz bidal ezazue bideo esteka bat nahiz eta entsegu batekoa izan. Ez dira kontuan hartuko ikus-entzunezko material hori txertatzen ez duten proposamenak.

9. Piezak ezin dira 25 minutu baino luzeagoak izan. Ikuskizunak sortzez formatu laburrekoak izan behar dira, ez da onartuko formats luzeko piezen zatirik. 

10. Ikuskizunak antzeztuko diren aretoak ez dira ohiko aretoak, eta lanek proposatutako espazioetara egokitzeko aukera izan behar dute. Antolatzaileek aukeratutako artistekin elkarrizketan kokatuko dituzte piezak, erabilgarri dauden tokietatik onena aurkitzeko.

11. Behar teknikoak minimoak izango dira. Antolatzaileek lekuaren oinarrizko egokitzapena egingo dute, baita muntaketarako laguntza teknikoa eman ere. Hala ere, parte hartzaileak arduratuko dira euren eszenografa, tresneria eta behar tekniko bereziak eramateaz.

12. Antolatzaileek ez dute inolaz ere teknikari bat jarriko saioetarako. 

13. Piezek edozein estilo edota formatu izan dezakete, beti ere ARTE ESZENIKOEN terminoaren baitakoak badira. Proiektuak baloratuko dira sormen, berezitasun eta moldakortasunaren arabera. 

14. Ez dira kontuan hartuko umeentzako piezak. 

15. Hautatuek fakturatzeko aukera izan beharko dute. Ezinbestekoa da faktura egingo duen pertsonaren edo erakundearen izena adieraztea.

16. Antolakuntza salbuetsita dago edozein arduraren aurrean, aurkeztutako obren jabego intelektualari zein legalari dagokionez, eta talde, konpainia edo artistak beraiek izanen dute edozein kudeaketa entitatek kudeatutako egile- eta ekoizle-eskubideak betetzeko ardura.

PARTE-HARTZAILEENTZAKO BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK: 

1.Jaialdia hiru egunetan izango da, abenduaren 27tik 29ra bitartean. 

PROPOSATUTAKO DATEN ARTEN BATEN BAT NAHIGO BADUZU, ADIERAZI IZENA EMATEKO FORMULARIOAN!

2. Iraileko azken astean harremanetan jarriko gara aukeratutako artistekin. 

3. Aforoa mugatua izango da.

4. Antolatzaileek hautatuko ditu jasotako proposamenak asmamen eta originaltasunaren arabera; hartara, sortuko den programa askotarikoa, ausarta eta pizgarria izango da, eskuragarria izateari utzi gabe. Lehentasuna emango zaie beste egoera eta formatu konbentzional batzuetan erakusteko aukerarik ez duten piezei, bai eta gure lurraldetik gertu bizi diren artistei ere.

Antolatzen dugun jaialdi motari buruz gehiago jakin nahi baduzu, honako bideo hauek ikus ditzakezu:

150gr. 2014 

150gr. 2017 

150gr. 2014

harremanetarako: festival150gr@gmail.com