Bi espazio-ontzi kalean zehar ari dira, jendearen harridurarako. Ontzi batek bestearen kontra talka egiten du. Eztabaida betean kaskoak kentzen dituzte eta hara non horietako bat tximinoa den!Espazioko lasterketaren eta eboluzioaren ikuspegi iraultzailea eta umoretsua da. Kolokan jartzen ditu Darwin-en teoriak, zaila baita jakitea nor den noren eboluzioa.Espazioko komedia bat da emaitza, piknik galaktiko zoro bat. Bertan, espazioan eta denboran zehar bidaiatzen ari diren pertsonaia horien inozentziaren konplize bihurtuko gara.
Gizabanako ezberdinen elkartze galaktiko zoroa.
Deskargatu dosierra Deskargatu argazkiak